XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Elurrezko gizonttoa.

Arratsalde hotz batez, jolas eta far ugariren artean, elurraren mara-mara etengabe eta zuria amaitu zenean, elurrezko gizontto bat egin zuten haurrek.

Lodikotea zen eta oinik gabea.

Kapelu luze bat ipini zioten haurrek buruan, eta aterki beltz, zahar bat besapean.

Azenarioa zuen sudurtzat, eta bi botila puskaturen ipurdi berdeak zituen begitzat.

Elurrezko gizontto gizarajoa! Bai bizitza laburrerako deitua zegoela gure gizonttoa! Denbora guttira, eguzkia irten zen doi-doi hodei artetik.

Gure gizonttoa izerditan bezala hasi zen, urtuz eta urtuz.

Orain ez da geratzen hartarik ur putzu zikin bat besterik.